Oinarriak

GAIA

“Tolosako auzoak” da lehiaketaren edizio honetako gaia.

SARIAK

Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €
12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €

OINARRIAK LABURTUTA

  1. Lehiaketaren gaia: "Tolosako auzoak"
  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
  4. Lehiaketaren faseak:
    • Argazkiak aurkezteko epea: uztailaren 15a bitartean.
    • Epaimahai batek hautaturiko 40 argazki finalisten aurkezpena: irailaren 6an.
    • Ikusleen bozketa: irailaren 7tik 21era.
    • Botazioan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa: irailak 26.
    • Argazki irabazleen aurkezpena: irailak 26.
    • Egutegia banatzea: azaroak 6,7, eta 8.
  5. Igo zure argazkia/k webgune honen bidez.

OINARRIAK OSORIK

Lehiaketaren helburua

Tolosako Udalak 2020ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa deitzen du.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta herritarrek argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12. Botoa eman dutenen artean saria zozketatuko da.

Parte-hartzea sustatzeko asmoz, lehiaketa sarean izango da, Tolosako Udalaren web orriko (www.tolosa.eus) gune espezifiko batean. Bertan lehiaketaren kudeaketa publikoa ahalbidetuko da, eta fase hauetako bakoitzaren garapena gertutik jarraitu ahal izango da.

Lehiaketako faseen laburpen kronologikoa

Izena emateko eta argazkiak aurkezteko epea: uztailak 15

Finalisten iragarpena: irailak 6

Herritarren bozketa: irailak 7-21

Irabazleen jakinarazpena: irailak 26

Botoa eman dutenen arteko sariaren zozketa: irailak 26

Argazkiak

Argazkiak argitaragabeak izan behar dute.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.

Gaia: Tolosako auzoak

Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen explizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna erreklamazio baten aurrean.

Argazkiak Tolosan egindakoak izango dira.

Argazkiak nola entregatu

Tolosako Udalaren webgune ofizialean aurkeztu ahal izango dira: www.tolosa.eus. Informazioa behar izanez gero, Antonio Maria Labaien Kultur Etxera jo daiteke. (Trianguloa plaza 1 – 20400 TOLOSA).

Argazkiak 2019ko uztailaren 15a bitartean bidali ahal izango dira.

Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira. Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea ere izango du Tolosako Udalak. Halakorik gertatuz gero, Tolosako Udalak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.

Parte-hartzaileek formulario bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, NAN zenbakia, telefono zenbakia, argazkiaren titulua eta argazkia non egin den jarri beharko dituzte. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute.

Argazkiak izenburua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, proposamena bozkatzeko fasean sartzen denean hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da argaziaren izen-emate fasean.

Egilearen datuak jasotzen dituen formularioak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.

Argazki irabazleak hautatzea

Argazki irabazleak aukeratzeko, lehen hautaketa bat egingo du epaimahaiak. 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean.

40 argazki horiekin herritarren arteko bozketa egingo da, eta bozkak, webgunearen bidez soilik eman ahal izango dira.

Bozketa epea amaituta, eta herritarren argazkia aukeratuta, hilabete bakoitzeko beste hamabi argazki aukeratuko ditu epaimahaiak.

Epaimahaia

Epaimahaia argazkigintzarekin eta arte munduarekin lotura duten pertsona adituek osatuko dute, eta erabakia apelaezina izango da.

Irabazleen berri ematea

Irabazleak, Tolosako Udalaren web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.

Herritarrek on line bozkatzeko sistema

Lehiaketan botoa eman ahal izateko, www.tolosa.eus helbideko aplikazioan izena eman beharko da, honako datuok eskatuko dituen formularioa beteta: helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, NAN zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia.

Erabiltzaile bakoitzak boto bakarra eman ahalko du.

Tolosako Udalak iruzurra egin duen susmoa eragiten dion edozein erabiltzaile kanporatu ahalko du; era berean, haren kontua itxi eta eman zituen botoak baliogabetuko ditu.

Boto emaile guztien artean TABLET bat zozketatuko da.

Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera

Saritutako argazkiek 2020ko Tolosako Egutegia osatuko dute. Tolosako Udalak argazki irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, argazkiok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.

Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Tolosako Udalaren argazki funtsean gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.

Sariak

Argazki irabazleen egileei:

Egutegiaren azalerako argazkiaren egilearentzat saria SEIREHUN EURO (600 €) garbikoa izango da, eta egutegiko hilabete bakoitzeko argazkien egile bakoitzarentzat BERREHUN EURO (200 €) garbikoa. Sariak banku transferentzia bidez emango dira

Bozketan parte hartzen duten herritarrei:

Bozka eman dutenen artean TABLET bat zozketatuko da.

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ONESPENA ETA DATUON BABESA

AITORTZEN DU parte-hartzaileak, bere ardurapean, adierazi dituen datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla.

DATUEN BABESA. BAIMENTZEA. Datu Pertsonalak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamenduak eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoari jarraiki, parte-hartzaileak badaki eta baimentzen du; Tolosako Udalak lehiaketa honen bitartez eskuratzen dituen datu pertsonalak Udalaren datu-fitxategietan tratatzea, bere eskuduntzen araberako udal kudeaketaren eginkizunak aurrera eramateko asmoz. Fitxategi hauek segurtasun osoa bermatzeko ezinbestekoak diren segurtasun neurriak dituzte eta lagapenak legeak aurreikusitako kasuetan bakarrik burutuko dira. Datuak zerbitzua egoki emateko ezinbestekoak dira. Sinatzaileak datuak atzitu, zuzendu, ezereztu, berauen aurka agertu, tratamendua mugatu eta datuen eramangarritasunari buruz dagozkion eskubideak baliatzeko aukera du, idatziz, Udalera zuzenduz; Plaza Zaharra, 6 A; 20400 TOLOSA. Azkenik, parte-hartzaileak beste pertsona fisiko batzuen datuak helarazten baldin baditu aurreko guztiaren berri eman beharko dio.

Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Tolosako udalari.

AZKENA

Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.