Oinarriak

GAIA

“TOLOSA, KULTUR HERRIA” da lehiaketaren edizio honetako gaia.

SARIAK

Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €
12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €

OINARRIAK LABURTUTA

  1. Lehiaketaren gaia: “TOLOSA, KULTUR HERRIA”
  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak (3:2) 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
  4. Lehiaketaren faseak:
    • Argazkiak aurkezteko epea: ekainaren 1etik irailaren 30era.
    • Argazki irabazleen aurkezpena: urriak 9.
    • Egutegia banatzea: azaroak 20, 21 eta 22.
  5. Igo zure argazkia/k webgune honen bidez.

 

OINARRIAK OSORIK

Lehiaketaren helburua

Tolargik eta Tolosagasak 2024ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa deitzen du.

Lehiaketa, proposamenak aurkeztu nahi dituzten Tolosan erroldatutako guztiei irekita dago.

Parte-hartzea sustatzeko asmoz, lehiaketa sarean izango da, TolosanKlisk webgunean.

Lehiaketako faseen laburpen kronologikoa

Izena emateko eta argazkiak aurkezteko epea: ekainaren 1etik irailaren 30era.

Irabazleen jakinarazpena: urriak 9.

Argazkiak

Argazkiak argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.

Gaia: TOLOSA, KULTUR HERRIA

Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren  aurrean.

Argazkiak nola entregatu

Tolosako Udalaren webgune ofizialeko (www.tolosa.eus) TolosanKlisk atalean aurkeztu ahal izango dira. Informazioa behar izanez gero, Antonio Maria Labayen Kultur Etxera jo daiteke. (Trianguloa plaza 1 – 20400 TOLOSA).

Argazkiak 2023ko irailaren 30era bitartean bidali ahal izango dira.

Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira. Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea ere izango du antolatzaileak. Halakorik gertatuz gero,  antolatzaileak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.

Parte-hartzaileek formulario bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, nortasun agiria, telefono zenbakia, argazkiaren titulua eta argazkia non egin den jarri beharko dituzte. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean (3:2). Gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute. Formulario horretan berariaz jasoko da parte-hartzaileak baimena ematen diola Tolosako Udalari erroldatze-datuak kontsultatzeko.

Argazkiak izenburua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da argazkiaren izen-emate fasean.

Egilearen datuak jasotzen dituen formularioak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.

Epaimahaia

Epaimahaia argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duten pertsonek osatuko dute, eta erabakia apelaezina izango da.

Irabazleen berri ematea

Irabazleak, bakoitzari bere sariaren berri eman ondoren, TolosanKlisk web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.

Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera

Saritutako argazkiek 2024ko Tolosako egutegia osatuko dute. Tolosako Udalak argazki irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, argazkiok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.

Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Tolosako Udalaren argazki funtsean gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.

Sariak

Argazki irabazleen egileei:

Egutegiaren azalerako argazkiaren egilearentzat saria SEIEHUN EURO (600 €) garbikoa izango da, eta egutegiko hilabete bakoitzeko argazkien egile bakoitzarentzat BERREHUN EURO (200 €) garbikoa. Sariak banku transferentzia bidez emango dira.

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ONESPENA ETA DATUON BABESA

AITORTZEN DU parte-hartzaileak, bere ardurapean, adierazi dituen datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla.

DATUEN BABESA. BAIMENTZEA. Datu Pertsonalak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamenduak eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoari jarraiki, parte-hartzaileak badaki eta baimentzen du; Tolosako Udalak lehiaketa honen bitartez eskuratzen dituen datu pertsonalak Udalaren datu-fitxategietan tratatzea, bere eskuduntzen araberako udal kudeaketaren eginkizunak aurrera eramateko asmoz. Fitxategi hauek segurtasun osoa bermatzeko ezinbestekoak diren segurtasun neurriak dituzte eta lagapenak legeak aurreikusitako kasuetan bakarrik burutuko dira. Datuak zerbitzua egoki emateko ezinbestekoak dira. Sinatzaileak datuak atzitu, zuzendu, ezereztu, berauen aurka agertu, tratamendua mugatu eta datuen eramangarritasunari  buruz dagozkion eskubideak baliatzeko aukera du, idatziz, Udalera zuzenduz; Plaza Zaharra, 6 A;  20400 TOLOSA. Azkenik, parte-hartzaileak beste  pertsona fisiko batzuen datuak helarazten baldin baditu aurreko guztiaren berri eman beharko dio.

Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Tolosako udalari.

AZKENA

Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.